Zer dio Bibliak mundu mailako uraren krisiari buruz?
Ura ezinbestekoa dugu bizitzeko. António Guterresek, Nazio Batuen erakundeko idazkari nagusiak, hurrengoaz ohartarazten du: «Mundu mailan, uraren beharra geroz eta handiagoa denez, ur krisi larri bati aurre egiten ari gara». Gaur egun, milioika pertsonek ur garbia lortzeko zailtasunak dituzte.
Guztiontzat nahiko ur izango al dugu noizbait? Edo betirako ur krisiekin bizi beharko dugu? Zer dio Bibliak?
Zer promesten du Bibliak uraren banaketari buruz?
Bibliak esaten du, egunen batean, ur eskasia bukatuko dela. Hau da, denok, behar dugun ur guztia izango dugu.
«Basamortuan iturriak sortuko dira, landa lehorrean errekak, hareatza kiskalietan aintzirak, paraje agorretan iturburuak» (Isaias 35:6, 7).
Bibliako promesa honetan sinesteko arrazoiak al ditugu? Aztertu dezagun Bibliak lurraren diseinuaren ezaugarri bati buruz esaten duena.
Zer dio Bibliak uraren zikloari buruz?
«[Jainkoak] ez du [lurra] hutsik egoteko sortu, bizileku izateko baizik» (Isaias 45:18).
Jainkoak lurra bizia egoteko sortu zuen. Horregatik, ur asko sortzeko sistema natural bat diseinatu zuen.
«[Jainkoak] biltzen ditu ur-tantak eta gero euri bihurtzen, eta hodeiek isurtzen dute zaparrada modura jende gainera» (Job 36:27, 28).
Beste modu batera esanda, Jainkoak ura birziklatu eta sakabanatzeko sistema natural eta fidagarri bat diseinatu zuen. Itsasoetako eta lurreko ura lurrundu egiten da, ondoren kondentsatu eta, besteak beste, euri moduan erortzen da. Honi esker, gizakiok eta animaliek ur garbia eta freskoa jaso dezakegu etengabe (Eklesiastes [Kohelet] 1:7; Amos 5:8).
«Emango dizuet euria bere garaian: lurrak bere uzta ekarriko du eta landako arbolek beren fruitua emango» (Lebitarrena 26:4).
Jainkoak uzta ugari izateko behar adina ur izango zutela promestu zien antzinako israeldarrei. Izan ere, herri hau nekazaria zen. Jainkoak bazekien uzta izateko ura ezinbestekoa zela.
Jainkoak antzinako Israelen egin zuena laster mundu osoan egingo du (Isaias 30:23). Bitartean, munduko zonalde askotan ur krisia areagotzen ari da, besteak beste, euri eskasiaren ondorioz. Zer gehiago dio Bibliak arazo honen irtenbideari buruz?
Nola konponduko da uraren krisia?
Bibliak dio Jainkoak bere Erreinuaren bidez gure planetaren arazoak konponduko dituela, gaur egungo ur krisia barne (Mateo 6:9, 10). Jainkoaren Erreinua lurrean aginduko duen zeruko gobernua da (Daniel 2:44; Apokalipsia 11:15). Erreinu honek giza gobernuek lortu ezin dutena lortuko du: uraren arazoarekin guztiz amaitzea.
Arazoa: Klima aldaketa uraren zikloan desoreka handia eragiten ari da. Honen ondorioz, lehorte handiak eta uholdeak sortzen dira; euri jasa izugarrien edo itsas mailaren igoeraren eraginez.
Konponbidea: Gure planetari egindako kalte guztiak konpontzeko, Jainkoaren Erreinuak ingurumenaren oreka naturala berreskuratuko du. Jainkoak hau promesten du: «Hara, gauza guztiak berri egiten ditut» (Apokalipsia 21:5). Lurralde lehorretan ur ugari egongo da. Modu horretan, orain bizitzea ezinezkoa den tokietan ere bizia egongo da (Isaias 41:17-20). Jesusen agindupean, Jainkoaren Erreinuak naturako indarrak ere kontrolpean izango ditu.
Jesus lurrean egon zenean, ekaitz beldurgarri bat baretu zuen. Modu honetan, Jainkoak eman zion boterearen aurrerapen txiki bat erakutsi zuen (Markos 4:39, 41). Jesusek Jainkoaren Erreinuaren errege bezala agintzen duenean, ez dira gehiago hondamendi naturalak gertatuko. Jendeak benetako bake eta segurtasunaz gozatuko du eta ez du inolako hondamendiren beldurrik izango.
Arazoa: Ondorioetan pentsatu gabe jokatzen duten gizakiek eta enpresa diruzaleek ibaiak, errekak, lakuak eta lurrazpiko ura kutsatzen dute; eta horrela ur garbiaren eskasia areagotzen dute.
Konponbidea: Jainkoak lurra garbituko du eta ibaiei, lakuei, itsasoei eta lurzoruari egindako kalteak konponduko ditu. Lurra paradisu bihurtuko da. Modu poetikoan Bibliak dio: «Poztu bitez basamortua eta lur elkorra, alai bedi eta loratu landa lehorra» (Isaias 35:1).
Zer gertatuko zaie ingurumenaz edo besteez arduratzen ez direnei? Jainkoak «lurra hondatzen dutenak hondatzeko garaia» finkatu du eta orduan hauek suntsituko dituela promestu du (Apokalipsia 11:18; Esaera Zaharrak 2:21, 22).
Arazoa: Gizakiak ura gaizki erabiltzen ari dira eta, ondorioz, lurrak sortu dezakeena baino ur gehiago alferrik galtzen dute.
Konponbidea: Erreinuari esker Jainkoaren nahia lurrean beteko da, eta ez gizaki berekoiena (Mateo 6:9, 10). Jainkoaren Erreinuak hezkuntzarik onena emango die bere giza hiritarrei. «Jaunaren ezagupenak beteko baitu lurralde osoa», dio Isaias 11:9ak a. Gizaki guztiek goi mailako ezagupen hau izango dutenez eta Jainkoa eta bere sorkuntza guztiak maitatuko dituztenez, gure planeta eta bere baliabide natural guztiak modu perfektuan zainduko dituzte.
Jainkoaren Erreinuak egingo duenari buruz gehiago jakiteko, ikusi ¿Qué cosas logrará el Reino de Dios? edo Que fera le royaume de Dieu ? artikulua.
Lurra paradisu batean nola bihurtuko den jakiteko, jo Bibliako Isaias liburura eta 35. kapitulua irakurri.
Jainkoak lurrarentzat eta gizakiontzat duen helburuari buruz gehiago jakiteko, ikusi Zergatik sortu zuen Jainkoak lurra? bideoa.
a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: Nor da Jainkoa?.