ERNE SEGI!
Beroak tenperatura errekorrak hautsi ditu munduan zehar | Zer dio Bibliak?
2022ko uztailean zehar, errekorrak hautsi dituzten tenperaturak jaso dira mundu mailan:
«Txinak bero alertarik altuena ezarri du ia 70 hirietan hilabete honetako bigarren bero bolada dela eta» (2022ko uztailak 25, CNN Wire Service).
«Suteak Europako basoetan zehar zabaltzen ari dira bero boladak eragindako tenperatura ikaragarrien ondorioz» (2022ko uztailak 17, The Guardian).
«Udarako bero bolada Estatu Batuetako ekialdeko kosta osotik, eta hegoalde eta Mendebalde Ertainetik zabaltzearen ondorioz, igandean, tenperaturarik altuenak jaso dira Estatu Batuetako hiri askotan» (2022ko uztailak 24, The New York Times).
Zer esan nahi du honek guztiak? Ezinezkoa izango ote da lurrean bizitzea etorkizunean? Zer dio Bibliak?
Betetzen al dute bero boladek Biblia profeziarik?
Bai. Munduan zehar gertatzen ari diren bero boladak, Bibliak gure garairako aurresandakoarekin bat datoz. Adibidez, Jesusek «gauza ikaragarriak» gertatuko zirela aurresan zuen (Lukas 21:11). Tenperaturak mundu mailan igotzen ari direnez, jende asko gizakiak lurra suntsituko duen beldur da.
Ezinezkoa bihurtuko al da lurrean bizitzea?
Ez. Jainkoak lurra gizakiok bertan betirako bizitzeko sortu zuen (115. Salmoa 16; Kohelet 1:4, NWT). Jainkoak gizakiak lurra suntsitzen utzi beharrean, «lurra hondatzen dutenak hondatzeko garaia» ezarri du (Apokalipsia 11:18).
Jainkoak lurraren alde gauza gehiago egingo dituela ere promestu du. Ikus ditzagun bi profezia:
«Poztu bitez basamortua eta lur elkorra, alai bedi eta loratu landa lehorra» (Isaias 35:1). Jainkoak ez du lurra bizitzea ezinezkoa den basamortu bihurtzen utziko. Gainera, kaltetu den guztia berrituko du.
«Zuk zaintzen duzu lurra, urez ase eta oparo aberasten» (65. Salmoa 10 [65:9, NWT]). Jainkoaren bedeinkapenari esker, lurra paradisu bihurtuko da.
Klima aldaketak Bibliako profeziak nola betetzen dituen jakiteko, irakurri «Zer dio Bibliak klima aldaketari buruz?» artikulua.
Bibliak lurraren ingurumena berritua izango dela promestu du. Gehiago jakiteko, irakurri «¿Quién salvará el planeta?» edo «Qui sauvera la terre ?» artikulua.