Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERNE SEGI!

Suzko armen biolentziak mundua astindu du | Zer dio Bibliak?

Suzko armen biolentziak mundua astindu du | Zer dio Bibliak?

 2022⁠ko uztailean zehar, suzko armek eragindako hainbat biolentzia kasuk mundua astindu dute:

  •   «Japoniako politikari ezagunenaren [lehen ministro izandako Shinzo Abe-ren] erailketak herrialdea eta mundua astindu du, bereziki herrialdean biolentzia delitu kasu gutxi daudelako eta suzko armen legeak zorrotzak direlako» (2022⁠ko uztailak 10, The Japan Times).

  •   «Danimarka shockean dago Kopenageko merkataritza-zentro batean gizon batek pistola batekin hiru pertsona hiltzeagatik» (2022⁠ko uztailak 4, Reuters).

  •   «Hegoafrika: 15 hildako Soweto udalerriko taberna batean gizon batzuek tiro egin ondoren» (2022⁠ko uztailak 10, The Guardian).

  •   «220 pertsona baino gehiago tiroz hil dituzte Estatu Batuetan uztailak 4⁠ko jaiegunaren zubian zehar» (2022⁠ko uztailak 5, CBS News).

 Amaituko ote da inoiz hau bezalako biolentzia? Zer dio Bibliak?

Biolentziaren amaiera

 Bibliak orain bizi garen garaiari azken egunak deitzen dio. Garai horretan, jendeak modu basatian jokatuko zuen (2 Timoteori 3:1, 3). Ekintza biolento horien ondorioz, jendea izututa bizi da (Lukas 21:11). Hala ere, Bibliak promestu duen bezala, biolentzia amaituko den garaia iritsiko da eta jendeak «bakea, konfiantza eta lasaitasuna izango ditu egoitza eta bizileku» (Isaias 32:18). Nola amaituko da biolentzia?

 Jainkoak gaiztoak ezabatuko ditu eta arma guztiak suntsituko ditu.

  •   «Gaizkileak, berriz, jo eta garbitu egingo dituzte mundutik» (Esaera Zaharrak 2:22).

  •   «Mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu, lantzak apurtu, babeskiak sutan erre» egingo ditu Jainkoak (46. Salmoa 10 [46:9, NWT]).

 Jainkoak biolentzia eragiten duen guztia ezabatuko du, jendeari bakean bizitzen irakatsiz.

  •    «Ez diote inori kalterik egingo eta ez dute ere inor hilko nire mendi santu guztian, zeren Jaunaren ezaguerak beteko du lurra, urek itsasoa betetzen duten bezala» (Isaias 11:9, Biblia, José Antonio Uriarte, euskara batura egokituta).

  •    Gaur egun ere, Jainkoa biolentzia eta armak baztertzen irakasten ari da mundu osoko pertsonei. Ondorioz, «ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai» (Mikeas 4:3).

 Bibliak beldurrik gabeko mundua promesten du. Gehiago jakiteko, irakurri «¿Es posible librarse del miedo?» edo «Affranchis de la peur : est-ce possible ?» artikulua.

 Biolentzia ezabatzeko behin betiko konponbideari buruz gehiago jakiteko, irakurri «¡Por fin paz en la Tierra!» edo «Enfin la paix sur la terre !» artikulua.