Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Urruneko itzulpen bulegoek milioika pertsona laguntzen dituzte

Urruneko itzulpen bulegoek milioika pertsona laguntzen dituzte

2021EKO MARTXOAK 1

 Itzulpenera erabat dedikatzen diren anai-arreben % 60 baino gehiagok, ez du sukurtsaletik lan egiten, Urruneko itzulpen bulegotik (RTO) baizik. Zergatik da lagungarria hau egitea? Zer gailu behar dituzte itzultzaileek RTOetan lan egin ahal izateko? Zer eragin du itzulpen-taldearen kokapenak itzulpenaren kalitatean?

 RTOei esker, itzultzaileek hizkuntza hitz egiten den zonaldean bizitzeko aukera dute. Behe alemanera itzultzen duen Karinek, hau azaltzen du: «RTOa Cuauhtémoc-era (Chihuahua, Mexiko) mugitu zenetik, beti hitz egiten dugu behe alemana: itzultzaileon artean, predikatzean, baita erosketak egiten ditugunean ere. Hizkuntzan guztiz murgilduta gaude. Orain, aspaldi entzuten ez genituen esaerak entzuten ditugu eta ohiko hizkuntza erabiltzen dugu».

 James-ek Ghanako frafra hizkuntzara itzultzen du. Berak onartzen du Beteleko familiaren falta sumatzen duela. Baina hau ere dio: «Izugarri gustatzen zait RTOan lan egitea. Hemengo hizkuntzan predikatzeak eta berri onak jendearengan duen eragina ikusteak, bihotza ukitzen dit».

 Zer hartzen dute kontuan anai-arrebek RTOa non jarri erabakitzean? «Hainbat zailtasun eduki behar ditugu kontuan RTOaren kokapena erabakitzeko: elektrizitate nahikoa, ura eta itzultzeko testua jaso ahal izateko Interneta behar ditu», dio Joseph-ek, Warwick-eko (New york) Mundu-mailako Diseinu eta Eraikuntza Sailean lan egiten duen anaiak. «Beraz, RTO bat jartzeko garaian, hizkuntza hitz egiten den hainbat lekuren artean erabaki behar dugu».

 Orokorrean, azkarrena eta merkeena, itzultzaileek gertu duten biltzar-aretoa, bilera-aretoa edo misiolari-etxea moldatzea da. Hau egitea posible ez bada, anai-arrebek apartamentuak eta bulegoak erosteko baimena jaso behar dute. Kasu honetan, itzultzaileak bertan bizi eta lan egingo dute. Itzulpen-taldearen beharrak aldatzen badira, eraikin hauek erraz saldu daitezke eta lortzen den dirua behar handiagoa dagoen lekuetan erabili daiteke.

Lanarekin jarraitzeko prest

 2020⁠ko zerbitzu-urtean zehar, 10.758.400 euro inguru erabili ziren RTOak mantentzeko. RTOko taldeek ordenagailuak, software edo programa bereziak, audioa grabatzeko gailuak, Interneteko konexioa eta oinarrizko gauzak behar dituzte. Adibidez, pertsona bakoitzaren ordenagailuaren ohiko konfigurazioak, 620 euro balio ditzake. Ordenagailuek, software komertziala eta Watchtower Translation System dute instalatuta. Programa honek, itzultzaileei beraien lana antolatzen eta behar duten materiala lortzen laguntzen die.

 Itzultzaileek bulegoan grabatu ahal izateko, audio grabaketarako gailuak jaso zituzten. Baina COVID-19 aren pandemiaren hasieran, itzultzaileek gailu hauek etxera eraman zituzten itzulpenean erabiltzeko.

 Inguruko boluntarioek, askotan, itzulitako argitalpenak berrikusten eta RTOa mantentzen laguntzen dute. Cirstin-ek Lurmutur Hiriko (Hegoafrika) afrikaans hizkuntzara itzultzen den RTOan lan egiten du. Berak hau dio: «Berri-emaile eta aitzindari erregular askok hemen lan egiteko aukera dute».

 Boluntario batzuk pribilegio honetaz gozatu dute. RTOan lan egiteko aukera izan duen arreba batek, bertan lan egitea «aire freskoa hartzea» bezala izan dela dio. Bertoko anai-arrebek beraien ahotsak erabili dituzte audio grabaketetarako. Veracruz-eko (Mexiko) totonakera itzultzen duen Juana arrebak, hau dio: «Orain, gure hizkuntza hitz egiten den herrietatik gertuago gaudenez, errazagoa da anai-arrebek audio eta bideoak grabatzen laguntzea».

 Hobetzen al dute RTOek itzulpenaren kalitatea? Milaka irakurlek baietz erantzuten dute. Cedric-ek Kongoko Errepublika Demokratikoko Kongo itzulpen-taldean lan egiten du. Berak hau azaltzen du: «Kongoko ohiko esaldiak erabiltzen ez genituenez, anai-arreba askok, gure itzultzeko moduari “Kongoko argitalpenen hizkuntza” deitzen zioten. Baina orain, Kongo modernoan itzulita daudela aipatzen dute, egunero erabiltzen ditugun esaldiekin itzulita baitaude».

 Xhosera itzulpen-taldean lan egiten duen Andile-k, antzeko zerbait entzun du Hegoafrikan: «Askok aipatu dute itzulpenean aldaketa nabaritu dutela», dio berak. «Talaia ingelesez irakurtzeko ohitura zuten haurrek, orain xhoseraz irakurtzen dute. Bereziki, berrikusitako biblia-itzulpenaren naturaltasuna gustuko dute».

 RTOak prestatu eta mantentzeko eta itzultzaileekin zerikusia duten gastu guztiak, mundu-mailako lanerako egindako dohaintzekin ordaintzen dira. Hauetako asko, donate.dan124.com webgunearen bitartez egin dira.